Ostirala 19tik aurrera, Realaren jarraitzaile guztiek Mendeurrenaz harro ibil daitezke. Egun horretan Arcco Amarako dendan salgai egongo dira merchandisingeko produktuak. Zerrenda honetan gizonezko 3 kamiseta mota, emakumezko 3, 4 polo mota, motxilak, txanoak, txapelak, 2 pin mota, pagatinak eta txapak daude. Salneurria oso ona izango da eta neurri ugariak egongo dira. Larunbatetik aurrera, produktu hauek Gipuzkoako hamaika leku desberdinetan erosi ahal izango dira. Batzorde Antolatzailearen ikuspuntutik Mendeurrena probintzia osoan sentitu behar zelako, Eroskirekin akordio batera iritsi da, zeinekin hamaika hipermerkatutan eremu berezi batetan merchandising-a erosi ahal izango den: Garbera, Urbil, Hondarribia, Irún (2 zentru), Zarautz, Eibar, Arrasate, Tolosa, Azkoitia eta Bergaran. Diseinu guztiak José Luis Lanzagortak eginikoak dira.