Atzo arratsaldean aurkeztu zen Realaren Mendeurrenaren himnoa. Ekitaldia Donostiako Victoria Eugenia antzokian izan zen eta bertan Realarekin zerikusia duten jendetza elkartu zen, besteak beste Jokin Aperribay Presidentea, Loren Juarros Kirol Zuzendaria edota Martin Lasarte entrenatzaile berria.
Eduren ormazabalen gidaritzapean Mikel Erentxun eta Andoni Egaña izan ziren ekitaldiaren protagonista nagusienetarikoak. Abestia aditzera emateaz gain, grabazioaren bideoa ere ikusi ahal izan zen. Grabazioan Alex Ubago, Orje de Van gogheko abeslaria den Leire, Gozategiko Asier eta Goseko Inesek hartu zuten parte.
Realak guztiei bes eskerrak eman nahi zizkien egindako lanarengatik. Beraien realzaletasuna agertu dute eta bereziki eskerrak Iñigo Argomanizi eman behar dizkiogu. Eskerrik asko guztiei.