Zure eskuetan baliagarria edota interesgarria den objeturen bat Realaren Museorako baldin badaukazu, Klubeko bulegoetatik pasa zaitezke eta bertan utzi dezakezu. Anoetako Pasealekua, 1ean; goizeko 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 orduen artean.
Bertan zure ondasunak uzterakoan, agiri bat beteko da non jabearen eta objetuen datuak idatziko diren. Honekin, argazki bat aterako zaie identifikatu ahal izateko. Guzti hau egin eta gero, selekzio bat egingo da jasotako elementu guztien artean eta hautatuta izan ez direnak bere jabeei itzuliko zaie.
Aurrerago, Klubak eta proiektuaren kolaboratzaileek berriz ere Realaren historia hoberen isladatzen duten hautaketa egingo da. Hemendik aurrera, jabeak estimatuko du zeintzuk diren baldintzak hauek Real Sociedadeko Museoaren parte izan daitezen (donazioa edo depositoa bezela urte batzuetarako). Realak objetu hauen kontserbazioa ziurtatuko du.