23/02/2012
Reala, Azken ordua
Bodegas Olarraren ardo-dastatzea
Bodegas Olarra Realeko babesle nagusiak ardo-dastatzea antolatu du Anoetako palkoan. Ekitaldira Realeko kontseilariak, Philippe Montanier teknikaria eta lehen taldeko Zurutuza, Elustondo eta Cadamuro jokalariak hurbildu dira. Bodegas Olarrak ere ardogintza sektoreko babesle desberdinak gonbidatu ditu. Javier Martinez de Salinas ardotegiko zuzendari teknikoa izan da ekitaldiko zeremonia-maisua. Honako hauek izan dira dastatu diren ardoak:
- Añares Terranova Rueda Verdejo (D.O.Rueda)
- Reciente Tinto 2011 (D.O.Ca. Rioja)
- Cerro Añón Reserva 2005 (D. O.Ca. Rioja)
- Mayor de Ondarre Reserva 2005 (D. O. Ca. Rioja)
- Finca Valdelagua 2007 (Vinos de la Tierra de Castilla)